19 erizainek düe Xiberoa kurritzen 60 pertsonen lagüntzeko
SSIAD izeneko alkartea , etxetan kurritzen diren erizainen alkartea da. Pazienteen parte nausia adinetako jenteak badira, elbarritüak ere lagüntzen dütüe. Sosa eta pazienteren aldetik urte oso positibo bat izan bada, erizain taldearentako arrenkürak ere bai agertü dira. 20 bat pertsonek orano ere haien leküa egükitzen düe.
Hortaz elhestatzeko, Anais Pinque, SSIAD-eko alkarte bürüaren gana hüillantü gira.