Ikastolen sortzea, integrazione batzordea eta orai xiberoko botza ; Usurbileko herritarrek Xiberoarekin düen harremana biziarazten düe
Bada urte andana bat trükatze elkigia eta lanak egiten dütüela Usrubile eta Urdiñarbe eta Muskildiren artean. Xiberoari düen etxekimentü hori irakutsi düe Xiberoko Botzaren arra berritzearen sos kanpainan parte hartzez, 2670€ ko sos lagüngoa ekarri beitüe Xiberoko Botzaren obren lagüntzeko
Egünko egünean 40 000€ko lanen pakatzearen lagüntzeko 14 000 € bildürik izan da abiarazi dügün sos biltze kanpanian, bena kütxa zabalik da üda osoan ordüan züek ere parte hartzen ahal düzüe hello assoren bidez