Xabi Caset-ek dü Lurdes Iriondo pastoraleko afitxa egin

Urte oroz pastoraleko afitxaren haütüa bozka bidez eginik da margolarier dei bat egin ondotik. Aurten hollia date nausi xiberoko bide bazterretan.

Xabi Caset-ek dü Lurdes Iriondo pastoraleko afitxa egin
Xabi Caset afitxa egilea eskerrean eta Mattin Heguiaphal antolazale taldekoa esküinean aurtenko afitxa berriarekin. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/04/20 16:44

12 afitxa ziren presentatü sohütarrer afitxa lehiakaren kari : margo, argazki montaketa, kolaje eta beste. Azkenean pastoraleko arizaleek bozkatü düe Xabi Caset-en sorkuntzarentako. Kolore iranj, holli eta marruekin Lurdes Iriondo kantaria agertzen da kontzertü batetan, gitarra esküan. Orai Xiberoan gainti eta Euskal herri heinean zabaltü gei düe ohitarazteko Eüskal kantagintzako figüra inportante hori ohoratüko dela üda hontan Hokin.

  Pastoralaren datak :
Üztailaren 19an, 15:30tan
• Üztailaren 24an, 20:30tan
• Üztailaren 26an, 9:30tan

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu