Urte oroz bezala, Xiberoko zohardia izeneko kültür alkarteak Xiberoa Kantuz kantore gaüaldia antolatzen dü, Puro Relajo mariacchi nafartar taldearekilan.
Urte oroz bezala, Xiberoko zohardia izeneko kültür alkarteak Xiberoa Kantuz kantore gaüaldia antolatzen dü
Iragan urtean, okzitania züan kümitatü Nadau talde ezagüna jinaraztez. Aurten, Nafarroako artistak dirate kümitak, Puro Relajo mariacchi taldeak beitü gaüaldia alageratüko. Lehen partean, xiberotar kantariak entzüngei dirate: Bordaxar taldea eta Elaia Etcheberryrekin.
Xiberoa kantüz gaüaldiaren leküak jadanik salgei dira Mauleko libürütegietan, Atharratzeko Vival dendan, bai eta turismo bülegoetan.