Kanadan sortürik, düala 18 urte egin zen lehentze desafio hau. Gure pantailen kontsümoa galtozkatzeko eta txipitzeko momentüa.
Eskola hanitxek parte hartzen düe mündüan zehar eta horietan Epherra ikastola. Eta püntüazioneen bidez lüdiko bilakarazten dü ariketa.
Pantaila aitzinean denbora sobera igaiten beitügü beste aktibitate zonbaiten lehenestea eseiatzen da. Horrentako inganio libürü bat prestatü eta banatü düe haur güzier.
Familiaka üsantsak ez dira berrak, zonbaitek egün oroz goiz eta arratsez so egiten badüe, beste zonbaitek aste ondarrez baizik ez düe denbora hortan igaiten.
Maiatzaren 19an hasirik maiatzaren 28an ürrentü da egitasmoa aurten.
Azken aitzineko egünean joan gira erakasle eta haur zonbaiten gana jakiteko nola igaiten zen.