Xilaba, Iparraldeko bertsolarien txapelketa, azaroaren 8an hasiko da Bidarten. Ondotik bi hitzordü badirate Xiberoan : Ligin azaroaren 30an eta abentüaren 13an Muskildin.
Lüzaz Xiberoko, Lapurdiko eta Baxenafarreko bertsolariek Nafarroko txapelketan parte hartzen balin baziren, 2008tik geroz Xilaba txapeleketan lehiatzen dira. Iparraldeko bertsularien txapelketa bi urte oroz antolatürik da : behin ekipaka egiten da eta bestean indibidüalki. Aldi hontan indibidüalki lehiatüko dira Ipar eüskal herri osotik jin 24 bertsülari azaroren 8tik harat. Horien artean 4 xiberotar : Johañe Saraillet, Beñat Larrori, Xan Alkhat eta Joanes Etxebarria.
Urte osoan trebatü ondotik, taulada gainean züen indarraren beharra beharko düe. Xiberoko lehen hitzordüa Ligin dükegü azaroaren 30an 17 :00etan eta finala urtarrilaren 31an date Donibane Lohitzünen. Xehetarzün güziak edireiten ahal dira bertsozale.eus webgünean eta leküak bertsosarrerak.eus.