Xiberoko 13 etxalteek aski erran dioie tuberkülozako protokolari

Tuberküloza eritarzün kozagarria eküarazteko Frantziak azken urteetan protokolo zorrotz plantan jarri dü : test baten ondotik behiak erreakzione bat badü ehaiten da.

Xiberoko 13 etxalteek aski erran dioie tuberkülozako protokolari
Xiberoko laborariak. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/02/04 15:36

Alta kasü hanitxeetan ez da eritarzünaren herexarik atzamaiten azterketak egin ondoan.

Azken hilabeteetan Ainharbe, Mitikile, Ürrüstoi Larrabile, Espeize, Gotaine, Lohitzüne eta Idauzeko 13 etxaltetan kasüak izan dira eta ondorioz saldoaren parte bat edo osoa eho behar dütüe. Orotarat 1 021 behi arrisküan dira.

Purputy etxaltean adibidez, 3 behik eritarzüna baziren eta ondorioz 2 hilabete badütüe saldo osoa ehaiteko, eriak eta besteak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu