Xiberoko 3 farmazietarik 2 greban dira bihar

Urte oroz 300 farmazia zerratzen dira Frantzian, lege berriarekin 800 etara igoko dela lotsa dira sindikatak.

Xiberoko 3 farmazietarik 2 greban dira bihar
Phillipe Perez Mauleko Farmaziako bost eramailetarik bata da. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/09/17 07:34

Bihar hainbat sailetako sindikatek grebala deitü badüe, Farmaziak ere bai hunkirik dirate.
Xiberoan 3 farmazietarik 2 greban dirate. Atarratzekoak greban bena garda eginen dü, Maulekoak ez daki orano errekizionatürik izanen denez ala ez bena greba egin gei dü. Barkoxekoa aldiz zabalik egonen da.

Farmaziek etekina erremedio generikoekin egiten badüe, setemere hatsarre hontatik haren etekinak elkitzeko ahala txipitü zaie. %40etik %30eala igaitez.

Hau arrenküragarri da farmazia txipientako, ez beitira arraharturik izanen Farmazien sindikaten arabera.

Urte oroz 300 farmazia zerratzen badira, lege berri honekilan 800 dirateküala aitzin ikusirik da.
Xiberoan orano zabalik badira, agorrilaren 30tik Rivehaute-koa zerratü da, ez beitzen arraharzalerik.
Mauleko farmazian 13 langile badira eta 5 farmazient titülüdün dira.
Ez bada kanbiatzen 2 langile gütiago izateko arrisküa badela dioie.
Philippe Perez Mauleko farmaziako bürüetarik bat alkarrizketatü dügü.

Interesgarri izanen zaizu