Xiberoko 4 herrietan hur heinak arrenküragarri dira

3 berote bizitü ondotik eta ebi güti izatez azken hilabetean, Atharratze, Iruri, Hauze eta Altzürükün hur edangarriaren heina arrenküragarri da.

Xiberoko 4 herrietan hur heinak arrenküragarri dira
Üngürü hontako erreken xühürtzeen mapa. 2026/07/25-28 arteko egoera. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/07/28 10:19

Ipar Euskal herri osoa alertan jarririk da : hur eskazaren mesüratzeko tresnan lau ozke baldin badira hirugarrena da alerta. Audela ondoko hamabost egünetan ez dela ebirik ikusten. Prefetürarekin biltzen da astean behin idorte batzorde bat eta gaurdanik goiti (üztailaren 28a asteartea) mesüra berri elibat plantatzen dütüe.

Asteartetik aitzina xuhurtze berri elibat izanen dira:
-Ez da baratzea hurreztatzen ahal goizanko 8orenetarik gauko 8orenetara. (salbü ebitako hur erreserba pertsonaletik horra bada)
-Kirool zelaien hurreztatzea debekatürik da goizeko 8etarik arratseko 8etara (astean berritan haboxienik hurreztatzen ahal dira)
- Oto eta tresna nautikoen xahatzea debekatürik da. (salbu profesionalentako baldintza zonbaiten pean)
- Mürrüen, hegatzen, hoinbideen (trottoir), bideen edo beste güne inpermeableen xahatzea debekatürik da.
- 1m3 bat beno handiago diren etxeko pizinen betatzera debekatürik da. (salbü heinean arra ezarteko bada)
- Eder egiteko diren ütürri pübliko eta pribatüen alimentatzeko debeküa.

Laborantxaren aldetik, orano honhartürik dira egünaz hureztatzeak lantarien salbatzeko.
Anartean ühaitzaren heina krisi egoeran bazen igaran astean, aste hontan alerta egoeran arra igaran da.
Allande Errezaret-ek parte hartzen dü idorte komisione hortan.

Interesgarri izanen zaizu