Xiberoko adinekoek agenda bat sortü düe

« Xiberoko kolektiboa » alkarteak, mauleko zahar etxearekin projektü bat eraman dü.

Xiberoko adinekoek agenda bat sortü düe
Mauleko zahar etxekoak. XIBEROKO BOTZA
Haitz Capot Thornary
2024/11/08 10:38

Bertako 20 bat zaharrek parte hartü düe agenda baten sortzean. 8 hilabetez erauntsi züen talde ttipitan libürü honen egiteko.
Eüskaraz eta frantsesez den agenda hortan zaharrek emaniko leküko, errezeta, eta beste ohitzapenak atzamaiten ahal dira. Zaharren xedea haien ohitzapenen partekatzea bazen, alkartearena berriz, adinekoek orano projektüen eramaitea gai direla zen.

Agenda hori erosi nahi badüzüe « Tandem » libürütegian, « Lezpi » prentsan edo alkartean salgai da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu