(Xiberoa)

Xiberoko Botingoak Iratiko jatetxea zerratüko dü

Herriko bozak gabe sindikataren azken jünta züen neskenegünean. Urteko bilanaz gain azken kargüaldiko 6 urteen balantzea egin düe jakitez 7 milio euroko küdeatü dütüela. Bestalde Larraine herriarekin 2021an abiatü auziaren berri ere eman düe jüntan.

Xiberoko Botingoak Iratiko jatetxea zerratüko dü
Xiberoko Botingoa. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/03/02 07:20

Neskenegünean Xiberoko botingoa/sindikatak bere azken bilküra züen herriko bozak gabe. Hori dela eta urteko bilanaz gain kargüaldiko 6 urteen bilana ere egin da jakitez 7 milio euro küdeatü düela eta jünta bakotx herrietako 35 odezkari bazirela banabeste/batazbeste.

Bilan orokorra baikor bada, bada alde ezkorrik izan egür salmenta eta ürzakaren gainbehera, baita Iratiko jatetxearen sos galtzeak ere bai (187.000 euro 2025ean). Horri lotürik jatetxearen zerratzea deliberatü düe eta iseatüko düe küdeantza hartüko düan arraharzale baten biltzea. 

Bestalde ürrentzean Larraineko herriarekin 2021az geroz abiatürik den auziaren berri ere eman düe, jakinaraztez auzitegiaren erabakiari dei egin züela baita aüzapezarekin harremanetan zirela ere bai.

Interesgarri izanen zaizu