Xiberoko botzak obrak eginen dütü

Xiberoko Botza irratiaren güneak sekülan ezagütü ez dütüan obrak ükenen dütü.

Xiberoko botzak obrak eginen dütü
Xiberoko botzako obrak
Maider Arrossagaray Zügün
2026/05/13 10:51

Bada orai 20bat urte Xiberoko Botza Victor Hugo karrikan plantatü dela, eta geroztik ez da sekülan arra berritürik izan.

Isolazione, komitate eta beste arreiküra andana bat ezagütü eta, Xiberoko botzako ekipak deliberatü dü lan zonbaiten abiaraztea üda hontan.

Bena obra horiek koste bat badüe, orotara 70 000€ ko fresak beitira. Irratiaren lagüntzeko, crowdfunding edo sos biltze bat plantatü dügü.

Hello asso izeneko web günean edireiten ahal da ordüan linkoa : https://www.helloasso.com/associations/xiberoko-botza/collectes/xiberoko-botza-obrak

Interesgarri izanen zaizu