Xiberoko Botzarentako ere sartzeko tenorea heltü da. Astelehen huntarik aitzina proposamen berriak entzüten ahalko dira. Goizaldi informatibo baten segürtatzea eginen da 6ak eta erditarik aitzina üsatzen zen bezala
10 orenetarik aitzina kantorez jarraikitzen ahalko da egüerdi arte. Berrikuntza nausia arrestiko partean agertüko da BIG BENAT QUIZZetik landa NAHAS MAHAS emankizün berri bat proposatürik beidateke. Imur hunaren ber xendan jarraikitzea da ideia , teknologia berrien eta üngüramena bezalako aipageien barnatzez. Eztabadak proposatüko dira ere hilabetean behin.
Xiberokobotza.eus webgünean eta facebook eta instagram en bidez xiberoko botzaren aktüalitatea jarraikitzen ahalko da