Iragan urtean Aintzindaria dantza alkarteko kideak harremanetan sartü ziren Argentinako Tandil herriko eüskal etxearekin.
Xiberoko alkarteko 10 bat kideek parada üken züen Argentinarat joaiteko hanko eüskaldünen ezagützaren egiteko. 83 eüskal etxeeri esker 1000-ka jenteek jarraikitzen düe haien arbasoen herroan biziarazten : dantza, kantore eta eüskarazko kurtsoen hartzen. Dagün astean, hots setemearen 1eko astean Tandin eüskal etxeko 11 kide jinen dira Xiberoalat trükatze horren jarraikitzeko. Hitzordü bat oroer zabaltzen düe astehartean (setemearen1an) 19h etan plaza gizon ostatüan, diasporaz den dokümental llabürraren presentatzeko. Egünko egüneko Argentinako eüskaldünen bizia eta haien eüskaldüntarzüna date aipatürik, ondotik Chacarera dantza kurtso bat emanen düelarik.
Hortaz xehetarzünak bildü dütügü, Bettan Jonnet, Johañe Bordachar eta Caroline Minaberry-rekin.