Hemen alkarteak iparraldeko ekonomia süstatzaile gisa sortürik izan zen eta orai xede bat abiarazi düe hebenko eta hegoaldeko enpresen arteko elkarlana indartzeko.
Düala 45 urte sortürik alkarteak iparraldeko enpresen lagüntzeko eraiki zen. Herrikoa eta Atelier Lanberri estrükturak sortü ondoan, CLEFE eta CLEJ bezalako lagüngoak joanarazten zütüen. Eüskal Herria bere ekonomiaz bürüjabe izateko bidean ürrats baten emaiteko xede bat abiarazi düe : hegaldeko eta iparraldeko enpresen saretzea.
Hartako informazio bilküra bat antolatzen düe urtarilaren 22an ODACE-n egongian 18 :30etan xiberoko enpresen beharrak biltzeko eta informazio banatzeko.