(Xiberoa)

Xiberoko haütetsiek 1.000 herritarrez emendatü nahi düe 2040. urteko

Xiberoan 10 urtez herritarren %5a galtzeaz gain, 60 urtetik gorakoak %35etik %39ala igan dira. Oraiko 12.500 xiberotarretatik 13.500-etara igaiteko Euskal Elkargoak inkesta bat abiatü dü 'erakargarritarzünaz' herritarren ikuspüntüaren biltzeko.

Xiberoko haütetsiek 1.000 herritarrez emendatü nahi düe 2040. urteko
Xiberoaren erakargarritarzünaz inkestaren hedatzeko prentsaitzineko Euskal Hirigune Elkargoko ordezkariak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/09/08 10:25

Xiberoa herritar galtzen düen Iparraldeko lürralde bakotxa da, 2011tik 2022a arte %5a galtzeaz gain, 60 urtetik gorakoak %34.8-tik %39-ala igan dira. Haütetsiek oraiko 12.500 xiberotarretatik 2040an 13.500-era igaiteko xedea düe, hots 2000. urtean bezainbeste.

Hortako lürraldeaz eta heben bizitzeko gogo eta beharretaz herritarren ikuspüntüa bildü nahi düe jakiteko bai barnetik baita kanpotik ere Xiberoa nola ikusirik den eta nola ikusi nahi den. Galtotegiaren arrapostüen ondotik tailer ezbardinak eginen dira, herritar, alkarteetako kide eta haütetsiekin. Helbürüa delarik 2027 urte hatsarreko lan ildoen finkatzea.

Lehen ürratsa da ahal bezainbeste jentek galtotegia betatzea, jakitez 3 galtotegi ezbardin badirela: xiberoan lan eta bizi direnentako, xiberoan lan egiten düenendako baita turistentako ere bai. Eüskaraz eta erdaraz/frantsesez.

Inkestan parte hartzeko: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/berriak/berriak/xehetasun/soule-aujourdhui-et-demain-donnez-votre-avis

Nicole Etxamendi Lürralde gobernantzaren eta herritarren parte hartzearen ardüra düan kontseilari ordezkaria:

Interesgarri izanen zaizu