Baxe Naforrotik landa Xiberoaren hirigintza plan edo PLUIaren inkesta plantatzen da. Inkesta horren helbürüa da lürren beheztearekin ados ez diren herritarrer parada baten eskentzea esadostarzün horren arrazoen jakinarazteko.
Herri alkargoako webgünean edireiten ahal dira hirigintza planaren xehetarzünak eta inkestaren eramaileen permanentzien xehetarzünak. Baxe Nafaroko inkesta jadanik eramanik izan da 6000 telekargatze izan dira webgünean, eta 290 bat galtore ikertürik izan dira, horietarik 50 kuntütan hartürik izanen dira. Xiberokoa urtarilaren 26tik bantaiaren 27an iganen da.