Xiberoko inganio güneetan eüskara geroz eta presenteago da

Urte osoan bena ere üdan murgiltzean aktibitateak, Idauzen üdako inganio güne bat eta egonaldiak proposatürik dira.

Xiberoko inganio güneetan eüskara geroz eta presenteago da
Laurentx Uthurralt, Xiberoko inganio güneko animazalea. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/06/04 10:22

Urte osoan asteazkenez eta eskolako bakantzetan ehün bat haurrer batzarri egiten dü Xiberoko inganio güneak. Label berri bat üken düe herri alkargoatik eskolako bakantzetan 3-5 urteko haurrek egünaldiaren erdia osoki eüskaraz igaiten beitüe.

Üdan aldiz Sohüta, Alozen eta Idauzeko Arbaila eskolan animazio desberdinak proposatzen dütüe 3 urtetik 11 urtetarako gazteentako.

Düala 4 urte orai, Idauzen murgiltze programa bat eraiki zen üdako bakantzak osoki eüskaraz igaiteko eta aurten ere parada badate üztailaren 7tik agorrilaren lehenilat. Gainera, aurten lehentze egonaldi bat proposatürik da murgiltzean 6-9 urteko haurrentako.

Izen emaiteak hasirik dira Euskal alkargoko webgünean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu