Sohüta eta Alozeko inganio güneetaz gain, Idauzeko Arbailla eskolan eüskarazko inganio güne bat zabaltü zen düala lau urte.
3 eta 11 urte arteko 150 haurrer batzarri egiten düe üsatüan Xiberoko inganio güneetan. Üdan aktibitate desberdinak proposatzen dütüe inganio güneetan bena ere egonaldiak. Aurten bizikleta bidaje bat egiten ahalko düe gazteek Baionatik Labenne arte osoki eüskaraz.
Izen emaiteak abiatürik dira ordin interesatürik bazide Herri alkargoko webgünetik igan behar zide.