Koblak entzüteko paradarik hanitx ez da xiberoan, eta orano güttiago xiberotarrez
Koblaren üsantxa azken hamarkadan galdü bazen xiberoan, aurten « bertsolarien lagünak » alkarteak lan bat eraman dü koblaren entzünarazteko xiberoaren gainti.
Lau sasuak izeneko xedea partiarazi düe Larrainen bedatsean, behin sasukal herri desbardinetan jüntatzen dira koblakan aritzeko. Larraine eta Mauleren ondotik, larrazken hontan Ozazerat hüllantüko dira, « pintxo kobla » izeneko gaüaldi baten antolatzeko. Bertan Xan Alkhat, Beñat Larrori, Johañe Saraillet, Joanes Etxebarria eta Mixel Etxekopar behatzen ahalko dira.