Xiberotarrak ere mobilizatü dira lizeoetan. Champo lizeotik abiatürik Sohütako lizeoan bildü dira lizeoaren blokatzeko astearte goiz huntan.
Hede xuriak bertan hüllantü dira gazteen barreatzeko eta blokaje bat beno manifestaldi ttipi bat antolatü düe gazteek beste herrietan diren arrenküren alkartarzünez. Mobilizazionea hein bat llabür izan da bena gogozkan ari dira gazteak ikusteko ostegünean ez direnez berriz mobilizatüko. 20 bat hede xuri egon dira goiz orotan lizeoaren aitzinean