Xiberoko Sindikatak hur arrenkürer bürü egin nahi dü

Bortükaren egiteko hur mentsa agertzen da Xiberoko bortüetan gerogo eta üsüago. Xiberoko sindikatak inbestitzen dü bortükaren süstengatzeko. Azken urte horietan laborantxak krisa hanitx ezagütü dütü, eta bortükako üsantxa ahültü da kabale gütiagoekin

Xiberoko Sindikatak hur arrenkürer bürü egin nahi dü
Xiberoko Sindikteko teknikalariak Ahüzkiko Albintzen
Beñat Larrory
2025/11/05 08:40

2020 urteetan hasirik urtez urte hurra bortüalat eraman üken behar dü sindikatak sos gastatze hanitxekilan.

Hartakoz aurten orano Ahüzkin axkak (abreuvoir) eta hur tiratze edo kaptajeak plantatü dütü kabaleek hurra üken dezen. Beste  güne zonbait hur eskazaz hunkirik dira, Larraneko Pixtan bezala, eta jadanik inkestak abiatü dütü sindikatak elkibide iraunkor baten edireiteko. Ahüzkiko lanek 170 mila euro kostatü düe, 4 partetarik hiru eskualdeak lagüntürik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu