5 lasterkariko 83 talde aritü dira goizeko 7tarik arratseko 7tara xiberoan gainti.
Mauletik abiatürik Hoki, Arrokiga, Barkoxe eta Atharratzeko bazterrak zeharkatü dütüe, mendiz mendi.
Lasterkariak oso kontent ziren, Xiberotarrak alkarteko antolazaleak baita lagünzaleak ere bai.
Aro ederrarekin bazterretaz gozatzeko parada balin bazen, bero handia izan da alde ülüna ekarri düan elementü bakarra. Nahiz eta pedagogia hanitx egin eta hur hanitx eman, 2 lasterkari gaxkitü dira.
7.aldia züen lasterkaldiak eta hatsarrean üngürüko nahiantek parte hartzen bazüen, orai hürrünagotik jiten da jentea eta haboxienak lasterkatzeko üsantxa düenak dira. Hortako emaitza zinez honak egin dira nahiz eta bero alpoa izan.
Bena lasterkaldien ondotik besta ere ontsasko egin da Amikuzeko txaranga eta Los Chuchos taldeek alageratürik.
Sailkapen orokorrean Biarnoko Lasseube herriko “keniar xuriak” taldekoak nausitü dira, azpimarratzekoa da azken taldeak lehenek beno denbora doblea eman düela.
Heben atzamanen dütützüe xehetarzünak