Apirilaren 30ean lehentze erakatsirik izan züen Jai Alai-an antolatü züen kontzertüan. Geroztik 5 dantzari erraldoi horik Kataluniala arte joan dira.
Xiberoko dantzariak errepresentatzen düen 5 erraldoi eginarazi dütüe, Nafarro hegoaldean den Markalain herrian den entrepresa bateri.
Urte bat eta erdi egüki behar üken düe zurrezko estrüktura eder horik ikusi beno lehen. Eta geroztik proposamen andana bat üken due erakusteko. Maulen, Atharratzen, Otsagabian, Baionan bena ere Bartzelona arte joan beitira.
Momentüko Zalgizeko borda batetan egoiten badira, Otsagabian egiten ari diren Eco-Musee delakoan egonen dira segürre negü hontan. Epe ertain batetan, Eüskal müseoak Maulen antena bat ükenen düalarik hor ützi gei dütüe.
Anartean elkaldi zonbaitetara eraman gei dütüe orano, dagün urtean Lekunberrin, Errenterian edo ere berriz ere Baionan joaiteko kümita üken düe.
Jüstoki nahi badüzüe lagüntü, karreazaleen txerka dira xiberoko zohardian. Erraldoiek 30 eta 45 kg artean egitez, esprabi behar da behin pü elkaldi bat egin beno lehen. Xehetarzünak bildü dütügü Xiberoko Zohardiko Dominika Epherre-ekilan.