Xiberootsek hirugarren diska elkiko dü

Azken hilabetetan Xiberoko reggae talde famatüak karraskan lanean erauntsi dü Jon Etxekoparen testu berrien üngürüan.

Xiberootsek hirugarren diska elkiko dü
Xiberoots taldeko kideak Zinkan. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/05/13 11:09


Doinü pop-agoak dirate beti ere tematika azkar zonbaitekilan : gerla, hizkuntz zapaltüak, polizia, kanbiamen klimatikoa eta beste. Bestalde, klip bat elkiko düe « Gerla » izenekoa Pette Etxebarria Uztaroko artistak hontürik.

Diska hontan ez da kolaborazione bakotxa izanen Mixel Etxekoparren txülüla ahaideak bai eta ere Algeriako kantore behatzen ahalko beitira. Eszena gainean argi eta sonü jokü berri zonbait prestatü dütüe ere. Kontzertüak jadanik hitzartürik dütüe : lehenak martxoaren 28an Alegin eta 29an Hazparnen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu