Xiberotik Herberetara, lotürak egiten dütü EKEk

Frisonne akademia, Iker laborategia eta EKE Euskal kültür erakundeak alkarlan bat abiatü düe.

Xiberotik Herberetara, lotürak egiten dütü EKEk
EKEko Argitxu Etxekopar Camus eta Johañe Etxebest Herberetan
Beñat Larrory
2026/10/09 10:16

Euskal Herrialat jin da Herberetako (Holanda) Fryske Akademia hebenko lürraldearen ezagützaren egiteko. Helbürüa zen bi eskualden arteko lotüra baten egitera antzerki  popülarretan. Sohütako pastoralean, Zümatzeko maskaradetan eta Korrikan parte hartü düe ikerlariek. Setemerez, euskal delegazione bat da harat joan.

Lanaren abio bat baizik ez dela dio EKEk eta hartakoz alkarlana indartüko dela ere segürtatü dü erakundeak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu