Iparraldeko bertsolarien lehiaka azaroaren 8an hasi balin bazen, neskenegünean, azaroaren 15an Domintxinen eman dü hitzordüa sei bertsolarien behatzeko. Horietan Joanes Etxebarria ozaztarra.
Igan astebürüan Bidarten abiatü da Iparraldeko bertsolarien lehiaka. Lau urte oroz egiten da eta bertsolari hoberenak Eüskal Herriko txapelketa nagusilat joaiteko parada ükenen düe. Adin, genero eta maila güzietako bertsolariak hüllantzen dira Ipar Eüskal Herrian gainti eman hitzordüetan. Neskenegünean sei parte harzale jüntatuko dira Domintxinen : Xermin Camblong, Haira Aizpurua, Miren Artetxe, Josu Txoperena, Haize Lekuona eta Joanes Etxebarria.
Joanes Etxebarria Ozaztarra kolegioan abiatü zen bertsotan eta berantago serioski lotü ondoan bere lehen Xilaba txapelketan parte hartü züan, hots düala 15 urte. Hatsarretik hitzarekin txostakatze eta gogozkatzeen barnatzea dü gustüko. Bere süstengatzea jiten ahal zide neskenegünean 17 :00etan Domintxineko herriko gelan.