(Xiberoa)

Ximun Accoceberry-k Larraineko aüzapez gisa jarraikiko dü

Azken kargüaldiaren bilana, nola iragan urtean mera bilakatü zen eta zer xede eraman düen kontatzen deikü Ximun Accoceberry Larraineko aüzapezak: izan eskolako lanak, kurtsoak oro eüskaraz izatea, haurtzaintegia, bideak, bortüa, baita epaiketa solas.

Ximun Accoceberry-k Larraineko aüzapez gisa jarraikiko dü
Ximun Accoceberry Larraineko aüzapeza. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/02/24 07:14

Larrainen Ximun Accoceberry aüzapez berria arra abiatzen da.

Iragan agorrilan bilakatü zen aüzapeza Jean Do Iriart mera zentü zelarik. Oposiziotik ez denez ihor ere presentatü gei, aüzapeza izaten jarraiki behar lüke.

Iragan kargüaldiko xede nausiak eskolaren üngürüan izan dira; izan eraikina normetan jartea eta eskolaren handitzea, haurtzaintegiaren bermatzea egün hatsarre eta ürrentzean, baita 'murgiltze' sistemaren plantan jartea. Ama eskolan jadanik kausitü badüe, dagün setemeko CP heinean %80an eüskaraz egiteko galtoa egin düe.

Bortüaren aldetik bide betoatzeaz gain 3 hur sistema ere plantan jarri dütüe. Bestalde Xiberoko Sindikatarekin auzi bat irabazi badüe, ez da ürrentürik Botingoak dei egin beitü.

Interesgarri izanen zaizu