Mauleko gazna saltegiak bere bortak zabaltü züntüan 2019an, eta zabaltzeaz geroztik kanbiamen andana bat izan dira.
Aurten Graxiana eta benoit, entrepresako bi jabeek deliberatü düe haien gazna jakintzaren zabaltzea ardo akordioentako formakuntza baten egitez
Egüntik aitzina gazna bakotxarentako Xirikotako langileek aholkatzen ahalko deizüe, ardo xuri beltz azkar ala untsa ahin bat. Ardo xokoan 200 bat boutilla ezabardin proposatürik dira, horietan prefosta euskal herrian eginik direnak.
Xehetarzünak Graxiana Castillo, gaznategiko jabearekin :