XIT Xiberoko irakurleen klübak sasua arrapartiarazten dü asteazken huntan Hebentik alkartearen lokalean. Parada hortan, Idoia Fraile Ugaldeen « arranoaren luma» eleberria barnatüko da.
Irakurri direnek beren sentimentüa hedatüko düe irakurri ez direneer, eta idazlea bera hor date bere libürüaren presentatzeko. Istoria 19. Mentean igaiten da, Andozeko ibarrean. Eleberri beltz bat Euskara batuaz kontatürik dena bena , Xiberoan izanki, algarrizketak oro xiberotarrez. Hitz ordüa asteazkenean zabaltzen da arrestiko 6orenetan Hebentikenean Maulen