Xüberoa 25, Pier Pol Berzaitz en 10. Diska.

1988an elki züan bere lehen dika Han eta Hor izenekoa. Geroztik hainbat ikusgarri edo ere Pastoraletan parte hartü dü, izan idazle, aktür ala kantore eramaile.

Xüberoa 25, Pier Pol Berzaitz en 10. Diska.
Xuberoa 25 diskaren axala.
Iulen Guiresse
2025/11/17 11:26

Elki berri dü diska bat Muskildiarrak, hontan Itxaro Borda edo ere Jean Louis Davant-en olerkiak müsikaratu dütü. Hortaz gain, kantore zahar bat edo Pier Pol-ek idatzirik zonbait ere.
Ez da lehentze ordüan Elkar argitaletxearekin diska bat elkitzen düala eta aldi hontan Sinthetiseur-ik gabeko diska dü proposatzen, oro egiazko instrümentuekin grabatürik izan beita.

Ondoko hilabetetan tauladan ikusten ahalko da bere diska berriaren emaiteko. Anartean Berterretx ikusgarriaren emanaldi zonbait ere baratzen zaio egiteko.

Interesgarri izanen zaizu