2016ean sortü zen Xübükota, Xiberoko lehen eüskarazko haur etxea.
Badü urte zonbait txerkatzen züala bastimentüz igitzera, züena txipiegi zelakoan. Eta departamentüaren medioz azkenean etxe bat edirein düe Chaumes gibeleko karrika hortan.
Erran behar da 2 estajeekilan, lehen etxea beno hanitxez ere handiago da. Lo egiteko 4 kanbera badütü, mainü gela, sükalte txipi, jokü güne orotarik badü ñeñeer eta haur ttipier batzarri egiteko.
12 haur arte ükeiten ahal dütüe eta lehen urtetan animaleko arrakasta bildü badüe eta leküak oro beterik zen. Bena geroztik kanbiatü da eta xiberoan agitzen den sortze apaltzea sendi düe ere Xübükotan, azken urtetan haur gütixigo joan beitzaie.
Ordüan ez düda haur xede bat baldin badüzüe, xübükotala hüllantzen ahal zide. Ainiz Etxart, Lüxi Aguergaray eta Valerie Rosier langileak alkarrizketatü dütügü.
