Zanko sagarrak berotüko dira Müga Trailean

Bigerren aldia izanen da lasterketa hau antolatürik izanen dela.

Zanko sagarrak berotüko dira Müga Trailean
Müga Trail lasterketaren afitxa.
Maider Arrossagaray Zügün
2026/08/07 16:20

Santagrazi eta Larraineren artean den Müga Trailaren 2.edizionea antolatürik da agorrilaren 8an. Lakütik, Otsogorri ala ontsa Orhitik igaraiten den 42 km-ko lasterkaldia güne teknikoz beterik da. Lasterkaldi gogor bat balinbada hatsarretik, bero azkarrek ez düe ebilaldia aijatüko. Jüstoki üda hontako bero azkarrek jarraikitzen badüen, dispositibo zonbait plantatüko dütüe.

Xehetarzün haboroen biltzeko Jüge Akozeberri, antolazaleetako bataren elkarrizketatzera joan gira.

Hitzordüa düzüe agorrilaren 8an 6orenetan abiatzearen ikusteko.

Interesgarri izanen zaizu