Zaraitzu, Erronkarri eta Xiberoko herritarrak jüntatü dira Otsagabiako bestetan

Igan astebürüan ospatü dira Üthürzehetako lepoaren bestaldean bestak. Igan urtean Ekialdean eüskaraz taldeak Atharratzeko besteetan bazkari bat proposatü balin bazüan, aldi hontan Otsagabian 50 pertsona bildü dira bazkariteko.

Zaraitzu, Erronkarri eta Xiberoko herritarrak jüntatü dira Otsagabiako bestetan
Otsagabiako besten hatsarrea 2023an. DIARIO DE NAVARRA
Inexa Decung
2026/09/09 14:55

Harremanak eüskaraz indartzeko gogoarekin beste 3 hitzordü pentsatürik dira dagün astean « Eüskararen astea »rentako : setemeraren 15an Plazara alkarteak « Euskararen egungo egoera eta etorkizuneko erronkak » atelierra proposatüko dü Liginagan 19 :00etan herriko gelan. Ber atelierra proposatürik date ondotik Ezkarozeko Arrola errotan.

Neskenegünarekin, setemeraren 19an Ezkarozen « Mugarri » antzerki müsikatüa emanik date 12 :00tan eta ondotik egünaldiak jarraikiko dü Otsagabian bazkari batekin Gartxot elkartean. 16 :30 harat haurrentako joküak badirate eta gaüan gaztetxean Zetkin punk feministaren kontzertüa badate.

Interesgarri izanen zaizu