Eüskal Herri osoko herriko etxe abertzaleak biltzen dütüan Udalbiltzak dü hau süstatzen. Geuretik sortuak izeneko sos lagüngoa bat emaiten düe urte oroz artista desbardiner, egonaldien egiteko eta sorkuntzaren süstatzeko.
Badü urte zonbait orai Geuretik sortuak izeneko sos lagüngoa proposatzen düela sortzaileer. Eüskal herriko probintzia desbardinetan egonaldiak proposatzen dütüe idazleer, libürü, komiki edo ere filma zonbaiten egiteko.
Eneritz Ibarra Azpeitia horren kari igaran urtean Atharratzen egon zen berritan, bere lehen marrazki bildümaren sortzeko.
Hontan mezü bat jarraikitzez xiberoko leiendetarik eramaiten gütü.
Zazpikiak bat izeneko libürüan irakurten ahal da beste 6 sorkuntzekin batetan.
Hau aurkeztürik date bihar (barantailaren 28an) arratsan Atharratzen, Etxahun gelan 6etarik goiti.