Azken urteetan besten datak kanbiatzen dira urtez urte Baionako eta Irunako besten itzaletik hürrüntzeko. Ostegün arratsa besten zabaltzeak arrakasta handia biltzen dü jinarazten den txarrangari esker eta besta batzordeko sos ütürri nausia da.
Ostegünean arren « los chuchos » txarranga arrakastatsüak bestak zabaltüko dütü neskenegünean Kilimak talde famatüa jinen da eta astelehenean Zea Mays talde mitikoa hor izanen da. Aurten bestalde Pitxu gaztetxearen arrapiztearekin, programa alternatiba bat proposatüko da. Hebentik kültür alkarteak ere üsatüzko Lextarreko kantaldi eta ikusgarria proposatüko dü ETxahunez den gaüaldi batekin 8orenetarik aitzina. Bedaxagar, Zartantxü , Galtxetaburu eta Etxekoparen entzüteko parada izanen da