Jente geroz eta haboro horra da Iratiko etxoletan astromoniaz ari diren gaüaldietara
Bada 10 urte Lasseube herriko FRÊNE alkarteak astronomiaz eta üngüramenaz sentsibilizatze lan bat eramaiten düala. Urte oroz Iratiko etxoletara ere jiten dira gaüaldi ezbardinen proposatzera. Aurten jente haboro hüilantü da animazio horietara. Horrek erakusten düalarik eklipseak astronomiari interetsatzeko inbera piztü eta gogoa handitü düala. Dagün hitzordüa ürrietaren 20an emanik zaizüe beste gaüaldi bat eskentzen beitüe.
Xehetarzün haboroen biltzeko, Pierre Bertrand alkarteko animazalearen gana joan gira.