Imanol Epelde Pagola Zarauztarrak Geuretik sortuak, Udalbiltzak emaiten düan sos lagüngoari esker montatü dü bakarlan hau.
2 urtez erauntsi dü horren hontzen lekü desbardinetan erresidentziak egitez. Müsika elektroniko, olerkigintza, rapa eta irudiak nahasten dütüan ikusgarria da eta 5 aipagei nausi dütü :
- Egünko erritmo ertzoa eta denboraren kudeaketa
- Naturarekiko deskonekzioa
- Zoriontarzünaren txerkatzeaz eta kontsümo gizarteaz
- Maskulinitateaz edo nola aita hon bat izan
- Eüskararen aldeko aldarria.
Müsika ezinago ederrarekin, Skakeitan-en erauntsi düan Julen Idigoras Anituak beitü sortü.
Bihar (martxoaren 14an) 20ak 30tan da hitz ordüa emanik Ligiko herriko gelan.