Zihigako Kanpainaga edo Etxeberri harpeko tintak Gamereko ostatüan erakatsirik dirate ostiralean

Düala bi urte Altzürükü, Altzai eta Gamere-Zihigako herritar talde batek abiatü dü lan bat Arbailletako harpeak hobeki ezagütarazteko. Ostiralean ikerlari at jinarazten düe kari hontarat.

Zihigako Kanpainaga edo Etxeberri harpeko tintak Gamereko ostatüan erakatsirik dirate ostiralean
Iñaki Intxaurbe ikerlaria Etxeberri harpean. LE POINT
Inexa Decung
2026/10/28 11:13

Arbailletan harpe andana batek badütüe gure arbasoen hesak, hala nola Harregi, Gatzarria, Sinhikole edo orano Sasoziloaga. Etxeberrikoa berrezia da tintak agertzen beitira harpeko zolan, lekü bat nun ez den hullantaisa.

Taldeak beti balin badü ideian interpretazio güne baten sortzea Arbailletako herri batetan edo Maulen datekian Eüskal müseoaren antenan, ostirale hontan ürrietaren 30an Iñaki Intxaurbe ikerlaria jinarazten düe. Badü 10 urte haik Etxeberri harpea ikertzen düala metoda nümeriko berri zonbaitekilan. 3D-ko filma bat erakutsiko dü barneko tintetaz. Eüskarazko gaüaldia da ützülpenekin. Sartzea libro da eta ondotik jateko parada badate deitzez 06 88 85 81 87ilat.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu