Zinzindurrunkarratz, Oskar Alegriaren azken lana gaur Maule Baithan

Argazkigintzan hasirik, 2012tik filma zonbait egin dütü Nafartar errealisatzaileak. "Emak Bakia baita", eta "Zumiriki" ondotik, bere hirugarren film lüzea da "Zinzindurrunkarratz".

Zinzindurrunkarratz, Oskar Alegriaren azken lana gaur Maule Baithan
Oskar Alegria 2020ean Underdox-Festival-ean Munich-en.
Iulen Guiresse
2025/12/16 09:00

Arrats hontan Hebentik alkarteak kümitatürik, Oskar Alegria-ren azken filma erakatsirik date Maule Baithan.

Hontan Nafarro zolatik leheneko laborarien bideetan ebili da asto batez lagüntïrik. Bidajea poesiaz beterik erakasten du eta super 8 izeneko kamera zahar batekin grabatü dü.
Hitz guti, memoria, ixiltarzuna hala nola aurkezten düan bere filma, alkarrizketatü dügü.
Naoned (Nantes)-eko dokümental festibalean saristatürik izan da.

Arrats hontan 8ak 30 tarik goiti.
Filmako irudi bat, Super 8 kamerak emaiten düan berezitarzüna agertzen da.

Interesgarri izanen zaizu