Zümatzeko maskarada berritarzün zonbaitekilan agertü da Ozazeko plazan

Ozaze, Zalgize, Mendikota eta Iruriko gazteak botitü dira 15 astebürüz Xiberoko herrietan kurritzeko. Urtarilaren 18an lehen emanaldia züen Ozazeko plazan eta jente saldo handia hüllantü da haien ikusteko.

Zümatzeko maskarada berritarzün zonbaitekilan agertü da Ozazeko plazan
Zümatzeko maskaradako buhamen Albaola Ozazen eman lehen emanaldian. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/01/19 10:30

Zümatzeko maskadakariak santzatü dira aroaren aldetik, ebi txortarik gabe haien joküa Ozazeko plazan eman beitüe. Kerestu kargüetan, beltzerian bena ere xorrotxen joküan kanbiamenak ekarri dütüe eta püblikoak zinez preziatü dütü. Aktüalitatea jorratzeko maneran ere haien ikusmoldea jakinarazi düe maskadakariek : izan Xiberoko berrietan edo orano Trumpen balentriak aipatzean, frantses gobernamentüaren gorabehetan eta palestindarren zanpatzea salhatzean. Dagün hitzordüa emaiten düe Ainharben urtarilaren 25an.

 

Interesgarri izanen zaizu