Zümatzeko maskaradakariak prestik dira sasuaren hasteko

Denbora ederraz lagüntürik mustraka orokorra egin düe Zalgizen gaztek igaran igantean.

Zümatzeko maskaradakariak prestik dira sasuaren hasteko
Zalgizeko arrabotüan egin düe azken mustraka igaran igantean. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/01/14 08:46

Aurten ohitarazteko, Zalgize, Iruri, Mendikota eta Ozazeko gazteak dira bildü maskaraden emaiteko eta dagün astetik goiti herriz herri kurritüko dira apirilaren 25eala arte.

Azken urtetan geroago eta haboro ikusten den maneran, lagüntzale zonbait üken baldin badütüe, arizaleen artean egin düe lan haboxiena.
Erran behar da taldean eüskara ez dakien güti baizik ez dira.
Halere igaran aldiko maskaradako zale zobaitek lagüntu düe, Maider eta Beñat Larrory edo ere Joana Hoki eta Petti Etchegoyhen.
Jean Etchegoyhen-k lagüntü dütü ere dantzariak.
Ikusle, lagüntzale eta arizale zonbaiter mikroa lüzatü deiegü.

Interesgarri izanen zaizu