Hazparne aldean, norbaitek erosketak egiterat ereman lezaken xofur bat xekatzen du.
Galdua Setter arrazako xakurra Orizoneko lepoan, xuria da, 11urte ditu eta xilintxa bat badu.
Sanoki ostatu-dendarako langile bat xerkatzen da Senperen
- Ostegunetik larunbatera
- Kontratu mugagabean
Misioak:
- Salmenta eta gomendioa dendan
- Zerbitzua ostatuan
- Ekimen eta gaualdi antolaketa
Izurako aterpetxean langile bat xekatzen dute, aterpetxean izaiten ahal diren lan desberdinen egiteko, helduden urteko apireletik urria arte.
Ratier arrazako xakur arra, urtxintxa-kolorekoa atzemana izan da, osoki polita da, lepokorik ez du.
Bidarraiko herriko etxeak badu lur eremu bat saltzeko etxe-partekatuak eraikitzeko. Lehen etxebizitzak bakarrik. 68 €-tan da m²-a, sare guziak lotuak dira (ura, zuntz optikoa, elektrika, azenizamendua). Beste gastuak (notario- geometro) erosleak ditu pagatu beharko.
Norbaitek etxebizitza bat xerkatzen du ahalaz Lapurdi kostaldean, baina Nafarroa Beherean izan daiteke ere. Laster bere gaur egungo etxebizitzatik kanpo izanen da beraz presatua da. Ahalaz etxetxo bat nahi luke, 70 m² ingurukoa.
Peugeot Expert bat bada saltzeko, 2022 urtekoa, berria iduri.
42.000 kilometro ditu.
Prezioa: 19.500€
Ortzaizen xakur bat galdurik atxemana izan da
Border Collie arrazakoa da, xuri ta beltza
Lepoko bat badu baina deus ez da idatzirik
Emea da.
Xakurra zuena bada
Hona atzeman duenaren zenbakia: 0619844941
SEASKAk, iparraldeko ikastolen elkarteak, bilatzen du, gaztelera irakasle ordezko bat Baionako Eztitxu Robles kolegioan aritzeko, denbora osoz. Berehala lanean hasteko eta ikasturte bukaera arte.
Bete behar diren baldintzak: Gaztelera lizentzia edo masterra, esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen
- Motibapen gutuna
- kurrikuluma
- Diplomaren kopia