Alki kooperatibak bernizatzaile industrial bat bilatzen du. Egurrezko altzarien tindaketa eta bernizatze lanak eginen ditu hautagaiak. Zehaztasuna, arreta eta talde-lanerako gaitasuna eskatzen dira. Esperientzia izatea abantaila da, baina motibazioa eta lan txukuna egiteko gogoa ere baloratuko dira.
Etxe batek astean 4 orenez menaio egile bat xekatzen du Alduden.
Prest denak deitu dezake 06 79 02 38 77 zenbakira
Cuma Xuhitok langile bat xekatzen du. Heldu den otsailetik goiti, Larzabalen eraikitzen ari den egoitza berrian. Langileak, Cumako laborariak lagundu beharko ditu haragi sukaldatze eta eraldaketaren urrats ezberdinetan, baita ere atelierraren kudeaketa orokorrean. Astean 28 oreneko lan denbora proposatua da. Hasteko, 3 hilabeteko kontratu bat izanen da, ondotik mugagabekoa bilaka daitekena. Kolektiboan lanean aritzeko gaitasuna beharrezkoa, eta etxe ekoizpengintzan esperientzia edo formakuntza preziatua. CV eta motibazio gutuna igorri azaroaren 15a aintzin.
Donapaleuko herriko etxeak erroldatze-agenteak xekatzen ditu, 2027ko urtarrilaren 21etik otsailaren 20a arteko kanpainarako. Ordu kopuru mugatuko lanpostuak dira. Formakuntza bat eskainiko zaie hautatuei. Hautagaitzak azaroaren 2a baino lehen igorri behar dira, Donapaleuko herriko etxera.
Baionako Elkar liburu saltegiak saltzaile bat bilatzen du, azaroaren 2tik urtarrilaren 15a arte lan egiteko.
Euskara jakin behar da.
2O ordu astean.
Idatzi lehen bailehen.
Sanoki ostatu-dendarako langile bat xerkatzen da Senperen
- Ostegunetik larunbatera
- Kontratu mugagabean
Misioak:
- Salmenta eta gomendioa dendan
- Zerbitzua ostatuan
- Ekimen eta gaualdi antolaketa
Izurako aterpetxean langile bat xekatzen dute, aterpetxean izaiten ahal diren lan desberdinen egiteko, helduden urteko apireletik urria arte.
SEASKAk, iparraldeko ikastolen elkarteak, bilatzen du, gaztelera irakasle ordezko bat Baionako Eztitxu Robles kolegioan aritzeko, denbora osoz. Berehala lanean hasteko eta ikasturte bukaera arte.
Bete behar diren baldintzak: Gaztelera lizentzia edo masterra, esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen
- Motibapen gutuna
- kurrikuluma
- Diplomaren kopia