ELB sindikatuak animatzaile bat xekatzen du mugagabeko kontratu batekin, %75ean lanean aritzeko, azaro erditsutik goiti.
Misioak:
- Sindikataren behi, mendi, xerri, etxalde ttipiak eta gazte komisioen animazioa eta segipena;
- Dozierren segipen tekniko-politikoa eta administratiboa;
- Laborari kasetarendako segitzen dituen gaietaz artikuluen idazketa;
- Baionako bestetako Laborarien Xokoaren antolaketa.
Baxoa + 2 urte edo lan esperientzia laborantxa munduko animazioan. CV eta motibapen gutuna urriaren 15eko helarazi.
BERRIA eta Ipar Euskal Herriko HITZAren Baionako erredakzioak Ikasturte honetan bi zerbitzu zibiko hartuko ditu.
Egitekoak:
- Ipar Euskal Herriko HITZArako kazetaritza edukiak sortzea, erredakzio lantaldearekin elkarlanean.
- Sare sozialen kudeaketa, eta sareetan zabaltzeko eduki berezien gogoeta.
- HITZAren sustapena Ipar Euskal Herrian
- Proiektu berrien garapena
Baldintzak:
- 16 eta 25 urte artean ukaitea
- 8 hilabeteko kontratua
- 619,83 euroko ordainsaria hilabetero
Euskara maila egokia ezinbestekoa da eta gidabaimena ukaitea hobetsiko da.
SEASKA-k zuzendari bat xekatzen du, egituren kudeaketaz, kanpo harremanez eta ikastolen arteko sareaz arduratzeko. Talde-lanerako eta kudeaketarako gaitasuna, erakunde publikoekin aritzeko trebetasuna eta euskaraz C1 maila eta frantsesaren ezagutza behar dira. Komunikazio, kudeaketa eta hezkuntza arloetako ezagutzak baloratuko dira; lehenbailehen hasteko da. Hautagaitzak irailaren 30a baino lehen igorri.
Irakaskuntza katolikoak lehen mailako irakasle ordezkoak xekatzen ditu, lanaldi partziala, beharren arabera, denbora osora pasa daiteke. Lizentziaduna izan behar da, Euskaraduna.
Larresoroko Bipia kontserba egile enpresak, bere ekoizpen arduraduna xekatzen du, kontratu mugagabean.
Bankako Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak langile bat xekatzen du denbora osoz, azaroaren 2tik ekainaren 15a arte, titular baten ordezkapena egiteko. CAP Petite Enfance edo CAP AEPE titulua behar da; lehen haurtzaroan esperientzia ukaitea preziatua izanen da. CVa eta motibapen gutuna urriaren 4a baino lehen igorri behar dira.
I-ENER kooperatibak energia berriztagarrien proiektu burua bilatzen du. Mugagabeko kontratua da, 35 oren astean (partziala negozia daiteke), Donibane Garazin, telelana astean egun batez eta Baionatik noiztenka lan egiteko paradarekin.
Energia berriztagarrien teknologia, araudi eta merkatuen ezagutza, analisi tekniko eta ekonomikorako gaitasuna eta talde/eragileen koordinazioaz arduratu beharko da; euskara eta lurraldearen ezagutza preziatuak.
B gida-baimena beharrezkoa da, eta CVa eta motibapen gutuna buruilaren 18a baino lehen igorri behar dira.
SEASKAk, 2026-27 ikasturterako, irakasle beharra du
Seaskako kolegioetan eta lizeoan irakasteko gai desberdinetan :
➢ Matematikan
➢ Fisika Kimikan
➢ Frantsesean
➢ Historia geografian
➢ Ingelesean
Bete behar diren baldintzak:
• Irakasgaiari doakion lizentzia edo masterra ukan
• Euskaraduna
• Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
➔ Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen :
Motibapen gutuna, kurrikuluma, diplomaren kopia (lizentzia, masterra)
SEASKAK, 2026-2027 ikasturtearentzat, bilatzen ditu :
- 5 AESH lan postu
- 2026ko irailean hasteko ikasturte guzirako
- 25 orduko kontratu mugatuak
Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira :
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko
gai izatea
- Pertsonen laguntzaile edo « Aide à la personne » kalifikazioan sartzen diren diplomak ukaitea; edo
AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.
Interesatuak direnak, motibapen gutuna + CV bat + diplomaren kopia helaraz dezatela
SEASKAk, iparraldeko ikastolen elkarteak, bilatzen du, gaztelera irakasle ordezko bat Baionako Eztitxu Robles kolegioan aritzeko, denbora osoz. Berehala lanean hasteko eta ikasturte bukaera arte.
Bete behar diren baldintzak: Gaztelera lizentzia edo masterra, esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko erakaskuntzan
Interesatuak direnak Seaskara igor dezatela, lehen bai lehen
- Motibapen gutuna
- kurrikuluma
- Diplomaren kopia