Badü bi sartze ikaslerik ez dela haboro Mauleko kolejio katolikoan, 2025eko bedatsean jakinarazi beitzüan Berrogaine Lahüntzeko eskolala lekützen zela. Geroztik Maulen den eraikinaren geroaz arrenküratürik dira zonbait
Ze bilakatuko da mauleko San frantses kolejio ohiaren bastimentüa?
Igaran hilabetean jakinarazi günüan Xiberoko Botzarekin salgei den Mauleko eraikin zahar honek erosteko proposamen bat üken züala bena honek herritarrak iharrausi dütü.
Ikasleak leküz kanbiatü behar ziren alde batetik geroago eta ikasle güttiago beizütüan bena süstut erabilten züen Mauleko eraikinarekin ez beitzüen jarraikitzen ahal.
Badü urte bat eta erdi orduan Mauleko bastimentü zaharra hau salgei dela eta igaran hilabetean baizik ez dü erosteko proposamen serios bat üken. Lidl-ek erosi, hautse eta horren ordez supermerkatü bat egin nahi beitü.
Igaran ostiralean ordüan bildü dira 30 bat herritar, entrepresa bürü eta ikasle ohi, horietan Etxalde eta ODACE proposamen altenatibo bateri pentsatzeko. Ikustez xede eramaile bakar batentako handiegi dela, 2000 m2 egiten beitütü, taldean multi programa baten eraikitzea adostü düe. Eta hau xiberoko entrepresa bürüen alkarteak dü eginen.
Bena honentako zotükatü behar da, San Frantses kolejioak sosaren beharra beitü LARPS-ean epe lüzeko instalazione zonbaiten eraikitzeko, momentüko ikasleak algeco eli batetan beitira. Mauleko eraikina elizarena bada, salmentaren %80a san frantses kolejioarentako izanen zela adostürik da.
2027ko martxoarentako düe azken epea. Eta lana handi da 1 000 000 eurotan salgei izatez, hein hortara heltzeko xedeak atzaman behar dütüe orai. Izan etxebizitza, entrepresa edo alkartentako güne, interesatüak ODACE-tik hüllantzera deitürik dira.
Joel Larroque erakasle ohia eta bilküraren antolazalea :
Beñat Etxebest Etxalde-ko kidea :
Alain Orduna LARPS-eko presidenta eta eraikinaren salmentaren ardüra parte bat düana :
Chirstophe Iliou, ODACE-ko kidea eta programaren eraikitzearen ardüra hartü düana