(Xiberoa)

Buzbu kooperatibak enpresen barne komünikazioa hobetzen lagüntü dü

Sozial sailean barnekaldeko 12 enpresa ezbardin lagüntü dütü Buzbu kooperatibak. Azken 2 urteetan eraman xedean parte hartü düe 250 galtotegi, 120 alkarrizketa eta oroen arrapostüak aztertzez. Enpresa bakotxaren araberako proposamenak egin dütüe gero

Buzbu kooperatibak enpresen barne komünikazioa hobetzen lagüntü dü
Buzbu kooperatibaren sorzaleak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/06/03 17:39

Barne komünikazioa da enpresa haboroxienen arrenküra nausia. Hori elki da azken urteetan barnekaldeko lankiekin egin lanetarik. Hortan parte hartü dü Mauleko Buzbu kooperatibak; eta horren berri eman deiziegü düala 2 aste barnekaldeko 12 enpresekin eraman lanaren bilana egitean. (artikülüa heben: https://xiberokobotza.eus/aktualitatea/barne-komunikazioaren-hobetzea-eta-orekaren-edireitea-ikasi-beharko-dukie-enpresetan )

Sail ezberdinetako enpresa handi eta ttipien püntü komün nausia zen komünikazioa. Hortako enpresa bakotxaren arabera hainbat proposamen egin dütüe, horietan izanki urte oroz langileekin bürüz bürükako alkarrizketen eramaitea, lanaz kanpoko momentü elibaten partekatzea, sare sozial edo komünikatzeko bide ezbardinen proposatzea...

Emaitza horien edireiteko, Buzbu kooperatibakoek 250 bat galtotegi eman zütüen langileer, ondotik 120 bat alkarrizketa egin zütüen eta hortarik abiatü langileek aipatü arrenkürer bürü emaiteko ürrats ezbardinak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu