100 bat pertsona bildü dira ostirale goizan CGT-ak deitürik. 4 postü galtzekotan zirela salatzeko. Alta züzendarigoak postü galtzerik ez dela agitüko segürtatü deikü.
Ürrietaren 1etik goiti plantan ezarririk izanen den antolaketa berriak dütü bazterrak iharausi. Hontan postü zonbaitetan kanbiamenak proposatürik dira. CGT-ko kideek erraiten badüe lau postü galtzen zirela Maitena Cazaurang züzendariak dio ez dela postü galtzerik.
Ber ETP zionea badateküala hilabete hontan eta dagünean segürtatü deikü. Bere arabera ments ziren postü zonbait dütü beteko eta probisorio ziren zonbait elkiko, langilerik galdü gabe.
Han bildütako lekükotarzünak :
Louis Labadot Mauleko aüzapeza :
