Gure aurtenko 3. eztabadan xiberoko ekonomiaz elestatü gira entrepresa bürü eta sindikalista batekilan.
XIX.mentetik goiti lehen sektorea hots laborantxa baldin bazen nausi Xiberoan, XIX. mentean industria eta bereziki espartingintza baldin bazen xiberoko ekonomiaren motürra, 80. hamarkadan animaleko krisiak agitü ziren eta entrepresa hanitx zerratü. Baratzen diren 7 entrepresetan gaitz da ere, azken bi urtetan sasu txarrak bizitü dütüe eta berriki batek bortak zerratü dütü.
80. hamarkadatik hegazkingintzazko entrepresa zonbait sortürik izan dira eta geroztik honek dü hebenko indüstrian lekü handiena hartzen.
Bena beste sektore batek dio lehen leküa hartü XXI. mente hontan. Xüxenago izateko*, enplegüen %27a komerzio, garraio eta zerbitxüetan da, %26a administrazione pübliko, erakaskuntza osagarrigintza edo ekintza sozialean, %19a indüstrian, %19a laborantxan eta %9a eraikuntzan.
Langileriaren %74a xiberoan berean bizi da eta 1700 xiberotar aktibok Biarnoan lan egiten düe eta biarnotik 1300 bat horra dira egün oroz hontara. Hortarik partitzez eztabadatzeko kümitatü dütügü Beñat Cazanave Artzainak Holding-aren bürüa, Beñat Elkegaray Elkar entrepresako bürüa, Jean Jacques Etxeberri "LLargo" entrepresa bürü ohia eta Jojo Malharrin sindikalista.
*2023ko inkesta baten arabera Hona heben 2025eko zenbakiak
Xiberoko Ekonomiaz txostena Eüskal Hirigüne Alkargoaren eskütik
Xiberoko zenbakiak OPEN DATAN
Eta Xiberoko ekonomiaren behategiko azken txostena heben