Xiberoko botzak berriz antolatzen dü Haur kantu txapelketa izeneko egünaldia, eta aurtenko edizionearen lehen fasea Barkoxen date.
Haur Kantu txapelketarentako, Xiberoko gazteek kantatüko düe bedeazka, biazka ala taldeka epai mahain baten aitzinean. Düala 2 urte 40 bat gazteek erauntsi bazüen, aurte 27 ekipa dira kontatürik... apaltze azkar bat ikusten ahal da.
Hitzordüa Barkoxen date 15:00etan eta jakin behar da Ipar eüskal herriko finalak ere Xiberoan diratekila, hots Altzain arramaiatzaren 3an.
